Tolosako plaza zabal batean kokatuta gaude, terrazan nahiz barrukaldean, bertan igarotzen dituzun momentuak berezi egiteko prest. Egun berezi nahiz egunerokotasunean, lagunekin, familiarekin edo bakarrik, bizitzagatik topa egiteko gunea duzu Talka.

EGIZU ZURE ESKARIA
ZAUDEN TOKIAN ZAUDELA

Badakigu ez dela sekula berdina izango plater egin-berriak Talkan bertan jan edo Talkatik kanpo, baina etxeko intimitatean goxo-goxo edo lagun artean txoko bereziren batean jateak ere badu bere xarma, noski. Horren jakitun, gusto haundiz prestatuko dizkizuegu gure mokaduak, zauden tokian zaudela, hemen bezalaxe gozatu ditzazun.

 

Partekatzeko platerak, pintxoak, entsaladak, ogi-tartekoak, razioak nahiz postreak aurkituko dituzu gure kartan. Egin zure eskaria eta Talkan bertan jaso ahal izango duzu.

ZURE EGUNEROKO TOKIA...

Zeinen ederra den eguna ‘Egun on!’ batekin hasi eta barra bestaldez zuen irribarrak ikustea. 

Gu saiatuko gara kafesnea esne epelarekin gustatzen zaizula edo ardoarekin tortila-patata pintxo beroa atsegin duzula gogoratzeaz. Giro goxo eta eroso batetan, etxean bezala sentiarazi nahi zaitugu.

Detalle de rabas con ali-oli de lima
Reflejos en la puerta del local de Talka en Tolosa

JATETXE ETA JAKI ON BATEN FUNTSEZKO FAKTOREA LEHENGAIAREN KALITATEA DELA ARGI DUGU

Gertuko lehengaiak eta kalitate onekoak. Hori da gure plateren funtsa. Osagai fresko eta konbinazio berriak probatzea dugu gustoko eta hauekin jaki goxoak prestatzea da gure helburua, zuen eta guztion gozamenerako. 

638 119 398 TELEFONORA DEITUZ ERE EGIN DEZAKEZU ZURE ESKAERA.